XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Eskaera anitz izango delakoan, emakida ebatziko bada, eskaerok elkarren artean prozedura bakar batez alderatzera behartzen duenari esaten zaio elkarlehiaren bidezko dirulaguntza.

Hortaz, dirulaguntzaren emakida lehia-araubideari jarraituz egingo da, dirulaguntza 9. artikuluan ezartzen diren irizpideen arabera baloraziorik handiena lortzen duten eskaerei egiletsiko zaiela.

9. artikulua. Balorazio eta aukeratzeko irizpideak

A) Enpresaren Proiektu Eraberritzaileen Sustapenerako Egitasmoa:

Lan eta Ekonomi Sustapen Sailak, BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailearekin batera, aukeratuko ditu laguntza jasoko duten proiektuak, Dekretu honetako 1. kapituluan adierazitakoaren arabera, Bizkaiko enpresa-ehunaren dibertsifikaziorako eta lanpostuen sorkuntza edota lehendik badiren lanpostuei eusteko mesedegarria suertatzea kontutan hartuz, hurrengo irizpideok oinarritzat harturik:

1. Ekoizkin/zerbitzuaren balorazioa (20 punturaino gehienez):

Ekoizkin edo zerbitzuaren berrikuntza-maila, bideragarritasun teknikoa eta akabera maila kontutan hartuko dira, bai eta, patente, homologazio, etabarren bitartez babesteko ahalbideak ere.

2. Izan litekeen merkatuaren balorazioa (20 punturaino gehienez):

Ekoizkin edo zerbitzu berriak izan lezakeen merkatua kontutan hartuko da, esportatzeko ahalbideak, berezitasun-maila eta abantail alderakorra lehiakideen aldean.

Halaber, baloratu ere egingo dira enpresa berriak arin hazteko dituen ahalbideak, egin nahi diren inbertsioetarako momentuaren edo egoera ekonomikoaren egokitasuna edo, alderantziz, izan litekeen merkatuaren ahuleziari dagokionez bereganatu behar dituen arriskuak.

Eta bereziki, aldez aurretik egindako merkataritzako azterketak, zundaketak eta probak kontutan hartuko dira.

3. Finantza-arloaren balorazioa (20 punturaino gehienez):

Proiektuaren finantza-beharrizanak aztertuko dira, proiektuaren sustatzaileen finantza-baliabideen baliagarritasuna, enpresa berriak izan lezakeen errentagarritasuna, inbertsioa berreskuratzeko sarrera eta irteeraren mugak, bai eta lehiakide diren enpresen egitura eta tipologia ere kontutan hartuz.

4. Lege arloaren balorazioa (5 punturaino gehienez):

Enpresa berria martxan jartzeko arazo administratiboak ebaluatuko dira, horrez gainera, abiarazteko bukatu gabe dauden jarduketa administratiboei dagokienez izan litezkeenak. Halaber, legezko beharkizunak bete ez ditzaten bestelako enpresak dauden ala ez aintzakotzat hartu beharko dira.

5. Sustatzaile taldearen balorazioa (35 punturaino gehienez):

Sustatzaileen taldearen kalitatea funtsezkoa da edozein enpresa berriren arrakastarako, batez ere, enpresaren proiektu eraberritzaileen kasuan.

Sustatzaileen gaitasuna baloratuko da, giza gaitasunak, etab... Sustatzaileen taldearen esperientzia ere baloratuko da, eta norberaren konpromezua, bai eta proiektuaren gainontzeko bazkideen eta laguntzaileena ere.

Oso positibotzat joko da taldeko sutatzaileak emakumezkoak izatea.

B) Enpresen Sorkuntzarako Egitasmoa:

Lan eta Ekonomi Sustapen Sailak BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailearekin batera aukeratuko ditu laguntza jasoko duten proiektuak, Dekretu honetako 2. kapituluan ezarritakoaren arabera.

Lehentasuna emango zaio eskaera egiten duen enpresaren jarduera nagusia industri arlokoa izateari, hots, lehengaiak edo azpiekoizkinak ekozkin bukatu edo azpiekoizkin gertuago bihurtzeari, bai eta lehentasuna ere izango dute eraberritzaile izaerako zerbitzuak ematen dituzten enpresak ere.